Ordoki eta Ramirezek irabazi dute Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 20a

[caption id="attachment_113418" align="aligncenter" width="300"]Arkaitz Ordoki atzo Urrakiko Igoeran (Eduardo Maturana). Arkaitz Ordoki atzo Urrakiko Igoeran (Eduardo Maturana).[/caption] Jarleku bakarreko autoetan Arkaitz Ordoki (Silver Car S2) izan zen atzo aurrena Urrakiko Igoeraren XXXII. lasterketan. Gainera honek Aritz Egozkuek (Demoncar) jarritako marka hautsi zuen 3.04.9 denbora eginda. Maila honetan bigarren Joseba Iraolak egin zuen, eta hirugarrena Pantxo Egozkue (Silver Car) izan zen. Turismoen mailan Aitor Ramirez (BMW 320 ST) izan zen aurrena Urrakira igotzen. Bigarrena, Markel Cestafe (Mitsubishi EVO VI) izan zen, eta hirugarren Gorka Eizmendik (BMW M3) egin zuen. Formula Libre mailan Iñaki Alberdi azpeitiarra (Ford Escort MK II) izan zen irabazlea, eta bigarrena Iban Ibarreta (BMW E30).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide