[caption id="attachment_113399" align="aligncenter" width="300"]

Lapurreta egin zuten larunbatean Orioko itsasontzi batean.(Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Larunbat goizean Urola Kosta Ertzaintzak ustezko lapurreta baten abisua jaso zuen Orion. Antza denez, bizilagunek gizonezko bat modu susmagarrian baxurako itsasontzi batean sartzen ikusi zuten. Ertzainak ingurura bertaratu zirenerako itsasontziko arduraduna bertan zen Orioko udaltzainekin eta agenteak itsasontzira sartu zirenean ohartu ziren zubiko leihotxo bat puskatuta zegoela; barrukaldea nahaspilatuta eta odol arrastoak ere aurkitu zituztela zehaztu dute Ertzaintzatik.
Ertzaintzako agenteak lapurraren deskribapenarekin bat zetorren lagunaren bila aritu ziren goiz partean Orion eta 10:00etarako atzeman zuten. Momentuan atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoa eta epailearen esku utzi zuten.