Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/ypbBM1d4KB0
Igandean 19:00ak inguruan sutea sortu zen Urtetako zabortegian, oraindik zehaztu gabe dauden kausen ondorioz. Abisua jaso bezain laster suhiltzaileak zabortegira bertaratu ziren eta hainbat ordu igaro behar izan zituzten sutea itzaltzen. Zabortegiko hondakinek azkar su hartzen dutenez azkar zabaldu zen sutea eta suhiltzaileek zabortegiok makinak erabili behar izan zituzten zaborra mugitu eta sua guztiz itzaltzeko.
http://youtu.be/ypbBM1d4KB0