Hiru enpresak TS Fundiciones erosteko nahia adierazi dute

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 17a

Atzo amaitu zen erosleek euren proiektua aurkezteko epea eta Gonvarri enpresaren eskaintzak du indar handiena. Baina azkenengo momentuan beste bi enpresa ere aurkeztu dira Zestoako TS Fundiciones erosteko eta horren ondorioz epaileak epea luzatzea erabaki du. Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatua izan zen Gonvarri enpresarekin kontaktuan jarri zena. Gipuzkoako Foru Aldundiatik diotenez, enpresa honek TS Fundicioneseko lanpostuak mantentzeko asmoa dauka. Zestoako eta Zumaiako udal ordezkariak TS Fundicioneseko Arroako lantegi aurrean izan ziren atzo goizean, hango langile ohiei babesa emateko asmoz. Lantokia berriro martxan jartzea ezinbestekotzat jo zuten bi udalerrirentzako eta eskualdearentzako.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide