Ur Kontsortzioa ur hodia berritzen ari da Aritzaga kalea eta Hendaia plaza artean, eta zirkulazioan aldaketak egin behar izan dituzte. Hori dela-eta, herritarrei eragozpen gehiagorik ez sortzeko asteburuan plaza ibilgailuei irekita izango da. Hala ere, Iturbide kaleko semaforoa martxan egongo da, eta bizilagunek soilik sartu ahal izango dute ibilgailuekin Goiko Kalera.
[caption id="attachment_113295" align="aligncenter" width="300"]

2,4 metro baino gutxiago dituzten ibilgailuak atera daitezke Ibai Ondotik barrena. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Bestalde, azken egunetan bezala, 2,4 metroko altueratik gora duten ibilgailuek Txanka-hondartzako errepidea erabili beharko dute herritik ateratzeko; gainontzekoek Ibai Ondo Ibilbidetik barrena atera ahal izango dute herritik.