Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetan egin duten moduan, Jorge Oteiza artista gogoratuko dute Salbatore Mitxelena ikastolako haurrek. Asteartean izango da hori, 12:00etik 12:30era. Ekitaldian, bufanda gorria jarriko diote Bertsolaritzari omenaldia eskulturan, Lehen Hezkuntzako ikasleek euren lanak aurkeztuko dituzte eta DBHkoek kantatu. Amaieran ikastolako kantua abestuko dute.