Urola Kostako Udal Elkarteak bi langile kontratatuko ditu

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urriaren 17a

[caption id="attachment_113279" align="aligncenter" width="300"]Eguzki energia panela enpresa bateko teilatuan. (Egilea: Aritz Mutiozabal) Eguzki energia panela enpresa bateko teilatuan. (Egilea: Aritz Mutiozabal)[/caption] Eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea da Urola Kostako Udal Elkartearen helburua. Energia kontsumoa eta eraginkortasun energetikoa eskualdeko enpresentzat faktore garrantzitsuak direla uste dute eta arlo horretan urratasak emateko Enpresetan Energia Aurrezteko Lehiakortasun Programa martxan jartzeko asmoa dute 2014ko azarotik 2015eko ekaina bitartean. Egitasmoa garatzeko energia arloko bi teknikari kontratatuko dituzte zazpi hilabeterako %75eko lanaldiarekin. Alde batetik, enpresen eta energiaren industriaren balio katearen azterketa egingo dute eta bestetik, eskualdeko enpresekin lan pedagogikoa eta dinamizazio lanak eta auditoria energetikoak egingo dituzte, energia aurrreztea lehiakortasun faktore gisa hartuta. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabide orria eta lanpostu baldintzetan zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte herritarrek Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan urriaren 27ko 15:00ak baino lehen. Ondoren hautaketa prozesua abiatuko dute. Alde batetik, hautagaien merezimenduen balorazioa egingo du eta bestetik elkarrizketa. Deialdiari buruzko informazioa zehaztua nahi duten herritarrek 943-890808 telefono zenbakira hots egin edo idazkaritza@urolakosta.org helbidera idatzi dezakete xehetasun gehiago izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide