"Salmenta puntuaren diagnostiko tailerra" ikastaroa antolatu da ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 18a

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako ikastaroa da eta 14:30etatik 16:30etara iraungo du. Tailerra Sindikatu Zaharreko areto nagusian izango da eta bertara joateko izen ematea astearterarte izango da. Helbide honetara posta elektronikoa bidaliz: bertan.azpeitia@gmail.com edo 943-025673 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena. Ikastaroaren antolatzaileek diotenez, "adibide erreal batzuen bidez, argazkietan eta itxuretan irudikatuta zein dendaren alderdi ezberdinen analisi bat eginez, merkataritza kudeaketan optimizatzeko jarraibide batzuk lortzea dugu helburu. Merkatariek bere puntu sendo eta ahulak identifikatuko ditu". Honakoak dira ikastaroan landuko diren gaiak: - Merkataritzaren ezaugarri orokorrak. - Merkataritza ingurunea, erakargarritasun eta lehia faktoreak. - Dendaren kanpoko irudia. - Dendaren barneko irudia. - Salmenta puntuaren kudeaketa. - Marketina eta komunikazioa. - Merkataritza politika eta kudeaketa finantzaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide