Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Azpeitiko euskalgintzako erakundeek eta Azpeitiko Udalaren Euskara Batzordeak hirugarrenez antolatutako ekitaldia da Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa. Gaur 18:30ean hasiko da, eta ekitaldian parte hartuko duten guztiek, mailaka, Azpeitiko plazan hasi eta amaituko dute lasterketa.
Azpeitiko Udalak adierazi duenez, «euskaraz bizitzeko nahia agertzeko» helburua duen ekitaldia da eta, beraz, ez da sailkapenik egongo. Hala ere, lasterketan parte hartzen duten guztiei diploma bat emango zaie egunean bertan egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.
Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketan parte hartzeko izena eman behar da, gaur 17:00etatik aurrera, horretarako plazan jarriko den mahaian. 14 urte arteko lasterkariek 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urte aurrerakoek, 5 euro. Elastikoak erosteko aukera ere izango da 3 euroren truke.