Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tailerra 10:30etik 13:30era izango da, eta ordubeteko hiru saio eskainiko dira. Ikastetxe bakoitzari saio bat egokitu zaio, eta saio bakoitzean 24 partaide izango dira. Errezil sagarrak eta sagarkiak erabiliko dira tailerrean, elikadura jasangarriaren barnean, "bertako produktuak sustatzeko asmoz".
Gaur Elikaduraren Nazioarteko Eguna eta ikasturte honetako Agenda 21eko gaia Elikadura Jasangarria delako erabaki da tailer hau antolatzea. Ikastaroa antolatzeko beste arrazoia, Azoka Herritik-en egindako opil tailerrak izandako arrakasta izan da.