Azkoititik Urretxurako bidegorria hiru egunetan itxi egingo dute

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 16a

Sastrakak kendu eta garbitzeko, bihar (ostirala, urriak 17), astelehenean (20an) eta asteartean (21ean) Urretxu eta Azkoitia bitarteko bidegorria itxi egingo dute. Hiru egun horietan 08:00etatik 18:00etara artean egongo da bidegorria itxita, baina gainontzeko orduetan zabalik izango da. Lanean ari diren bitartean harriak erortzeko egon daitekeen arriskuagatik erabaki dute bidegorria erabat ixtea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide