‘Sudurgorrien’ azken lanean, Montetxio korukoak eta Zumaiako arraunlariak

Nerea Uranga 2014ko urriaren 15a

[caption id="attachment_113039" align="aligncenter" width="300"]Montetxiokoak Andoaingo Garate estudioan grabatzera joanda (Katxiporreta). Montetxiokoak Andoaingo Garate estudioan grabatzera joanda (Katxiporreta).[/caption] Pirritx, Porrotx eta Marimotots disko berria prestatzen ari dira, eta Urola Kostako hainbat lagunen parte hartzea du;  aurtengo diskoak Albaolako proiektua izango du ardatz. Disko berriko abesti gehienak Xabier Zabala musikariak konposatu ditu, eta beste hainbat kolaboratzaile izan dituzte pailazoek. Zarauzko Montetxio abesbatzakoek hiru abestitan hartu dute parte: Andoni Egañak Iosu Txapartegi Txapas-i eskainitakoan; Jon Maia bertsolariak Zumaiako arraunlariei konposatutakoan; eta, Kepa Junkerak, Eñaut Elorrietak eta Kirmen Uribek Gure Esku Dago dinamikari egindako kantuan. Urriaren 4an izan ziren Montetxiokoak Andoaingo Garate Estudioan grabatzen, haiekin batera Lasarte-Oriako Xumela abesbatzakoak ere izan ziren. Xumelako zuzendaria ere bada Txapartegi. Kanta bat Zumaiako arraunlariekin batera grabatu zuten, eta beste bat Niko Etxart kantari zuberotarrarekin. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lan berria azaroaren 14an aurkeztuko dute, Albaolan (Pasai San Pedro).   http://youtu.be/Yy8MMjc7Fac http://youtu.be/NwiqdDJELHs

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide