Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Perretxikoak sailkatzeko tresna eskaintzen du Aranzadi Elkarteak bere webgunean, eta hura nola erabili ikasteko tailer bat emango dute gaur Aranzadiko kide Jose Manuel Lekuonak eta Josepo Teresek, 19:00etan Zumaiako Alondegiko bilera gelan. Bestalde, etzi perretxikoak biltzeko irteera bat egingo dute, 09:00etan, taxien geltokitik. Igandean bildutako perretxikoen erakusketa izango da, Alondegian.