[Sasoian.info] 100 kiloko harri kubikoa zortzi bider jaso zuen Idoia Etxeberriak (Orio, 1992) bost minutuko saioan, Donostiako Martutene auzoko jaietan. Aurreko marka ere berea zen, duela lau urte Aian lortutakoa. Orduan, ordea, bi aldiz bizkarreratu zuen harria.
Marka hain nabarmen haustea aurreikusten al zenuen?
Duela lau urte marka jartzera plazara joan nintzenean, ez nuen nire lana behar bezala egin. Nerbioek pasada txarra igaroarazi zidaten, eta desastre samar ibili nintzen. Ez nuen nire egunik onena izan. Haren arantza kentze aldera, Martutenetik aukera eskaini zidatenean errekor horren bila joan nintzen. Egia esan, azken unera arte ez nekien garbi zer harrirekin ariko nintzen. Aiakoa zintzilik lortutako marka izan zenez, hura hobetze aldera joan nintzen igandean. Aurretiko bi jasoaldi haiek hobetzea espero nuen, eta, egia esan, zortzi jasoaldirekin lan polita egin ahal izan nuen.
Martuteneko jaietakoek errekor saiakera bat nahi zuten zure aldetik, beraz.
Hori da, bai. Hori lortzen lagunduko nindutela esan zidaten; diru aldetik haiek antolatuko zutela, alegia. Baina zer errekor eta zer harrirekin, hori nik erabakitzeko. Alde horretatik, nahi nuen harriarekin lan egiteko aukera eskaini zidaten. Zer egingo nuen erabaki ezinik ibili naizenez, nahi baino entrenamendu gutxiago eginda atera nintzen plazara. Igandean zortzi aldiz lortu nuen altxatzea, baina bederatzigarren bat ere izan nuen, baliogabetuta geratu zena.
Denbora gehiago izanez gero, marka hobea lortuko al zenukeen?
Ez dakit hobetuko nukeen, baina saiakeran agerikoa izan zen harria gora eramateko segurtasun faltarekin aritu nintzela. Harri kubikoak badu zailtasun hori. Harria eta lana menderatu nituen, baina urduri nengoen eta ez nintzen eroso sentitu lanean. Segurtasun faltaren kezka horrekin.
Hala eta guztiz ere, sekulako marka lortu duzu.
Bai, hala da. Jakina da segurtasun hori urteen poderioz zeureganatzen duzula. Jendeak «lortuko duzu» esaten dizu, baina gero plazara joan eta ez da horren erraza. Dena dela, lan txukuna egin nuen, eta oso pozik geratu naiz. Lana hobetzeko kezka hori beti geratzen zaizu, noski, baina gustura nago lortutakoarekin.
Epe laburrera edo luzera marka bera hobetzeko asmorik ba al duzu?
Momentuz, marka hobetu dut eta saiakera pasatu da. Gerora begira, bada, pentsatzen dut ahaleginduko naizela lortu berri dudan marka hobetzen. Norbera garatzen doan heinean, ezarrita dauden markak hobetzen joatea garrantzitsua da norbere ibilbidea zehazteko.
Eta ba al duzu halakorik edo txapelketarik buruan?
Ez daukat markarik hobetzeko ideiarik buruan, baina edonondik dei diezadakete erakustaldiren bat egiteko edo errekor berriren bat egiteko proposamenarekin. Eta halakorik gertatzen bada, beti prest egon behar duzu zure lana egiteko. Oraingo ez dut ezer esku artean.