Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loreak filmean parte hartu duten Itziar Ituño, Itziar Aizpuru eta Nagore Aranburu saritu dituzte. Ex aequo irabazi dute aktore onenaren saria Tokioko Latin Beat jaialdian (Japonia). Filma, Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdian egongo da eta ondoren, Asian Film Marketera eramango dute. Loreak, urriaren 31an estreinatuko dute Euskal Herriko aretoetan.
Bestalde, Nagore Aranburuk Potologuak izeneko antzerkia eskainiko du Azpeitiko Soreasu Antzokian urriaren 24an, 22:00etan.