Ikusi Arte! ekimenak Zarautz erakusketa areto erraldoi bihurtuko du azaroaren 3tik 16ra bitartean. Zarauzko Murkil Dendarien Elkarteak eta Xpressionk taldeak udalaren laguntzarekin antolatzen duten egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko aldaketak izango ditu egitasmoak. «Aurtengoan ez dugu modalitate artistiko soil bat jorratuko. Kategoria berean parte hartuko dute, besteak beste margolanek, eskulturek eta teiluek, argazkiek eta karikaturek, artelanen aniztasuna sustatuz», azaldu dute antolatzaileek.
Ikusi Arte!-k kultur ekimen irekia izan nahi du, eta modu berean, «herriko merkataritza dinamizatzea» du helburu. Horretarako, Zarauzko 65 dendatako erakusleihoetan artisten lanak ikusgai jarriko dituzte. Zarauzko Udaleko Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek eskerrak eman dizkie Murkil elkarteari eta Xpressionk taldeari 10 urtetan zehar «artearen kontsumoa normalizatzeko egindako ahaleginagatik». Ildo horretatik, artistak egitasmoan parte hartzera animatu ditu, eta zarauztarrak eta bisitariak azaroaren 3tik 16ra bitartean arteaz gozatzera gonbidatu.
Erakusketa izateaz gain, lehiaketa ere izango da Ikusi Arte! eta aukeratzen duten lanaren egileak 500 euroko erosketa bonoa eta Torre Luzean erakusketa jartzeko aukera jasoko ditu. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek hilaren 20ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. Jasotzen dituzten proposamen guztiak aztertuko ditu antolakuntzak, eta erakusleihoetara hoberen egokitzen direnak aukeratuko dituzte ekimenean parte hartzeko.
Ikusi Arte!-n parte hartu nahi duten artistek oinarriak ikusgai dituzte www.murkil.com helbidean. Horretaz gain, murkilwebberria@hotmail.com helbidera idatzita zehaztapen guztiak jasoko dituzte.