Irteera Azpeitiko plazatik izango da 07:00etan. Osteguna baino lehen eman behar da izena mendizaleen tabernan, lagunonakmb@hotmail.com helbidera posta elektronikoa bidaliz edo
elkartearen webgunearen bitartez. Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte autobuserako. Ikasleek eta langabetuek 4 euro eta gainontzekoek 10 euro.
Mendizaleek Samaniegoraino (Arabar-Errioxa) joango dira autobusez. Bertatik San Leon mendi tontorreraino abiatuko dira eta 14 km inguruko ibilaldia egingo dute. Muro Upeltegian bazkaldu eta 17:00ak aldera itzuliko dira Azpeitira.
Bazkaria jatetxean bertan ordaindu beharko da: bisita, dastaketa eta bazkaria 36 euro izango dira.