[caption id="attachment_112792" align="aligncenter" width="300"]

Familia argazkia atera zuten Katxapo txukuntzen aritu ziren getariarrek. (Egilea: Getariako udala)[/caption]
GetariAuzolanean ekimeneko lehen jardunaldia egin zuten larunbatean eta 20 herritarrek Katxapo eta inguruak txukundu zituzten. Udalak antolatu zuen egitasmoa eta balantze "positiboa" egin dute. "Herrian udalak sustatuta halako zerbait egiten den lehen aldia izan da eta hemendik aurrera ere, urtero auzolanean zerbait egiteko asmoa dago. Auzolanaren kultura piztu eta herrian barneratzeko". Adin eta lanbide desberdinetako getariarrek goiz-goizetik ekin zioten lanari eta 13:00ak arte eraikina barrutik eta kanpotik pintatzen, erratza pasatzen eta atxurrarekin lurra berdintzen aritu ziren. Ondoren, plaza berduran otordu eder bat egin zuten denek elkarrekin
Parte hartzaileek lan asko egin bazuten ere, lantxo batzuk geratu ziren zintzilik eta datorren larunbaterako bigarren saioa antolatu dute. 08:30etan plazan elkartuko dira boluntarioak, eta bertatik Katxapora abiatuko dira. "Goiz osoan zehar egongo gara bertan, beraz, goizean zehar bertaratu nahi duen edonor, edozein ordutan azal daiteke bertara, ongietorria izango da-eta" azaldu dute Getariako udaletik.