Iñaki Uria: "Bukatu da"

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 14a

I?AKI URIA "Orain bai bukatu dela, ez dago aukerarik helegitetarako  ezta beste ezertarako ere". Oraintsu zabaldu dute komunikabideek Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Egunkaria auziko alde ekonomikoa behin betiko itxi duela. Iñaki Uria zarauztarrak, Joxe Mari Sorsek, Mikel Sorozabalek, Fernando Furundarenak, Ainhoa Albisuk, Begoña Zubeltzuk, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik  hamaika urtean "gainean eraman duten zama" hori bukatu da, beraz. Amaitu da "amesgaiztoa". Alderdi pertsonalean, "pozik" agertu da Uria preskripzioarekin. Baina ez du ahaztu urte luzetan jasan behar izan duten "injustizia": komunikabidea itxi zuten, atxilotu egin zituzten, torturatu egin zituzten, kartzelan eduki zituzten... "Hamaika urtean pisu horrekin bizitzera behartu gaituzte. Hori guztia eramatea zaila da". Alde politikotik, ordea, bidea egiteko dago Uriaren arabera: "Madrilek bere momentuan egunkari bat ixtea eta gu atxilotzea erabaki zuen. Une politiko jakin batean erabaki eta egin zuten. Oraindik ez dira baldintza politikoak sortu egoera hori aldatzeko. Hori hor dago". Egin, egingo dela nabarmendu du, hala ere. "Artxiboa ez da soluzioa, absoluzioa behar zuen. Ez gaitu asetzen, baina bada modu bat bukatzeko. Injustizia sostenitua bideratzen hasteko bidean jarri gaitu".              

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide