Auzitegiak berretsi egin du 'Egunkaria auziaren' artxiboa

Zarauzko Hitza 2014ko urriaren 14a

[Berria.info] Gaur jakinarazi du erabakia Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ia hilabete batez auzia aztertzen aritu ostean. Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Epaitegiko epaileak ekainean jakinarazi zuen auzi ekonomikoa preskribatutzat jo zuela. Zortzi lagun zeuden auzipetuta, zigor eskaera handiekin. Gaurko erabakiarekin behin betiko amaitu da 2003ko otsailaren 20an euskarazko egunkariaren aurka hasi zen erasoa. Jarraitu irakurtzen albistea Berria.info webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide