Bi hitzaldi antolatu dituzte Zarautzen, Mario Onaindia omentzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 14a

Mario Onaindia idazle eta politikaria hil zela hamaika urte bete dira aurten, eta  omenaldia egingo diote Zarautzen, Zazpi kultur aretoan. Horretarako, bi hitzaldi antolatu dituzte astebukaerarako. Bata urriaren 17an, ostiralean izango da, 19:30ean. Nazioa eta iraultza Europan  (Nacion y revolucion en Europa) hitzaldia eskainiko du Juan Jose Laborda kazetari eta politikariak. Beste ekitaldia hurrengo egunean izango da, hilaren 18an. Lagun libururudendari (a Libreria Lagun) hitzaldia emango du Felipe Juaristi idazleak, 13:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide