Ainhoa Murua, Donostiako Hiru Hondartzetan txapeldun

Aritz Mutiozabal 2014ko urriaren 13a

Ainhoa Murua
[Sasoian.info] Triatleta zarauztarra izan zen 10 kilometroak osatzen azkarrena, 35:28ko denborarekin, emakumezkoetan. Aise lortu zuen garaipena, bigarren sailkatuari bi minutuko aldea aterata. Era berean, bera izan zen beteranoen mailan lehena. Gizonezkoetan, Kamel Ziani oriotarra hirugarrena izan zen, El Hassan Oudabi garailearen eta Unai Arroyo bigarrenaren atzetik; hau ere lehena izan zen beteranoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide