[caption id="attachment_112750" align="aligncenter" width="225"]

Azpeitiko Udal Liburutegian Apaxirekin ipuin kontaketa atzo (Azpeitiko Udal Liburutegia).[/caption]
Azpeitiko Udal Liburutegiko Ipuin Kontaketen 25. urteurrena ospatuko dute aurten. Horregatik, haurrei eta gazteei zuzendutako hamar ipuin kontaketa saio antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Atzo arratsaldean izan zen lehenengo ipuin kontaketa.
Saio hauek urrian, azaroan eta abenduan eskainiko dituzte; gehienak astelehenetan izango dira, baina horietako bat ostiralerako prestatu dute. Ipuin Kontaketak 18:00etan hasiko dira, Liburutegian bertan.
Ipuin Kontaketak
- Urriak 20, astelehena. 2009an jaiotakoentzat. Kontalaria: Miriam Mendoza.
- Urriak 24, ostirala. 4-10 urte bitarteko haurrentzat. Kontalaria: Xalto pailazoa.
- Urriak 27, astelehena. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat. Kontalaria: Zurrumurru taldea.
- Azaroak 3, astelehena. 2010. urtean jaiotakoentzat. Kontalaria: Mikel Susperregi.
- Azaroak 10, astelehena. 2009. urtean jaiotakoentzat. Kontalaria: Lur Korta izango da kontalaria.
- Azaroak 17, astelehena. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak. Kontalaria: Gorka Tolosa.
- Azaroak 24, astelehena. 2010. urtean jaiotakoentzat. Kontalaria: Izaskun Mujika.
- Abenduak 1, astelehena. 2009. urtean jaiotakoentzat. Kontalaria: Kirrimarro.
- Abenduak 15, astelehena. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrentzat. Kontalaria: Iraitz Lizarraga.