Biltegiaren nondik norakoak azaltzeko herritarrekin bilera egingo dute bihar

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 13a

Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria elkartuko dira, 19:15ean, kultur etxean. Leire Etxeberria Zestoako alkateak ohar bidez lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, eta Osinbeltz harrobian "kutsakorra eta usaiduna den materiarik" ez duela onartuko ohartarazi du. Honen ustez, hondakin geldoen biltegia harrobian jartzea "aukera paregabea" da hura berreskuratzeko, "etorkizunean herritarrek erabil dezaten". GHK-k bi erakundeen arteko hitzarmen bat egiteko proposatu dio udalari, eta "datozen egun eta asteetan" zehaztuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide