Zirkulazioan aldaketak izango dira Orioko sarrera-irteeran

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urriaren 14a

[caption id="attachment_112631" align="aligncenter" width="300"]Ur Kontsorzioak ur-hodia sartuko du herriko sarrera-irteeran. (Iturria: Orioko Udala) Ur Kontsorzioak ur-hodia sartuko du herriko sarrera-irteeran. (Iturria: Orioko Udala)[/caption] Aritzaga kalea eta Endaia plaza lurpetik gurutzatzen dituen ur-hodia aldatu behar du Ur Kontsorzioak eta lanek bizpahiru aste iraungo dituzte. Obrak iraungo duten bitartean zirkulazioan aldaketak izango dira. Lehen astean herrira Aritzaga kaletik sartu beharko da eta Diketik atera beharko dute ibilgailuek. Udaltzaingoek gogorarazi dute Dikeko bidea N-634 errepidearen azptitik pasatzen dela eta pasabide horretatik gehienez 2,4 metroko altuera duten ibilgailuak pasa daitezkela. Beraz, 2,4 metro baino gehiago dituzten ibilgailuak Txanka-hondartzako errepidetik atera beharko dute lanak amaitu bitartean. Bigarren astean, berriz, Aritzaga kaleko sarrera ere itxita izango da eta ibilgailuek herrira sartzekoTxistulari kalea erabili beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide