Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda sasoian Euskal Herriko herri askotan ospatzen dituzte jaiak eta erromeria giroaz gozatzeko aukera zabala izaten da nonahi. Udazkena iristearekin batera ordea, Aristerrazu izaten da erromeriazaleen bilgunea. Igandean abiatuko dute erromeria denboraldi berria Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera. Iaz bezala igandetan 18:30etik 21:30era izango dira saioak eta herritarrak erromeria giroaz gozatzera animatu nahi ditu Andatzako Erromeria Elkarteak.