Gaur ekingo diote Zarauzko Elkartasun Asteari

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 13a

[caption id="attachment_112617" align="aligncenter" width="300"]Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kide. Amaia Ventas Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kide. Amaia Ventas[/caption] Egungo gizartea kinka larrian dago, nabarmena da hori. Egungo jendarte ereduak ez du balio, ez du funtzionatzen».  «Beste eredu bat» posible dela dio Zarauzko Solidaritate Koordinadorak, «ekonomia arloan, gizarteari dagokionez zein energiaren inguruan». Eta «elkarrekin mundu eredu hori eraikitzen hasteko» gakoak emango dituzte aste honetan. Izan ere, Zarauzko 9. Elkartasun Astea abiatuko dute gaur,  Zarauztarrok zarauztarrontzat lelopean. Ekofeminismoa. Bidezko mundu jasanarri batera igarotzeko proposamena hitzaldia emango du Ekologistak martxan elkarteko Yayo Herrerok. Ostegunean, berriz, zine foruma izango da Modelo aretoan. Iciar Bollain zuzendariaren Tambien la lluvia filma ikusiko dute herritarrek eta ondoren solasaldia egin Gipuzkoako Prosaluseko kide batek zuzenduta. Ostiralean, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean energia subiranotasuna izango du hizpide Cote Romerok, Plataforma por un Nuevo Modelo Energetico elkarteko kidea. Larunbaterako ekimen berritzailea antolatu dute:  Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren inguruko I. Azoka.  Bertan hainbat eragilek izango dira haien proposamenak aurkezteko: Fiare banku etikoko kideek; Goiener, Coop57 eta Caes kooperatibetakoek; Emaus fundaziokoek; Setem federaziokoek; Oikokredit eta Biolur elkartetakoek; Abere Babesleak eta  Bidezko Merkataritzakoek. «Ekintza sorta zabal» horrekin askotariko herritarrengana iritsi nahi dute Zarauzko Solidaritate Koordinadorakoek. Zentzu horretan, Virginia Imaz clownak Clownclusiones saioa eskainiko du eta arratsaldean Oihulari taldeak dinamizatuko du azoka. Janari bilketa Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Azoka aprobetxatuko dute janari bilketa egiteko. Astero egiten duten banaketarako hainbat jaki bilduko dituzte.  2010ean hasi zen Caritas, udalaren eta Gurutze Gorriaren laguntzarekin janaria bildu eta  banatzen.«Beharra gero eta handiagoa» denez, larunbatean ere janaria biltzea erabaki dute. Herritarrek askotariko produktuak utzi ahalko dituzte Lege Zaharren Enparantzan, baina bereziki eltzekariak, arroza, pasta, esnea, gailetak, olioa, azukrea, kontserba-latak eta irina. Horrez gain, saldu ezin baina egoera onean dauden produktuak, enpresetako eta baratzetako jaki soberakinak «ongietorriak» direla gaineratu dute.Horiek asteazkenero ere eraman ahalko dira 12:00etatik 18:00etara Aritzbatalde kaleko 8. zenbakiko lokalera. EGITARAUA Urriak 13, astelehena - 20:00. Ekofeminismoa. Bidezko mundu jasanarri batera igarotzeko proposamena hitzaldia emango du Ekologistak martxan elkarteko Yayo Herrerok. Urriak 16, osteguna -20:00. Iciar Bollain zuzendariaren Tambien la lluvia filma emango dute Modelon. Gipuzkoako Prosalus GKEko kidea batek moderatuko du ondorengo solasaldia. Urriak 17, ostirala - 20:00.  Energia subiranotasuna lortu aldera hitzaldia emango du Cote Romerok, Plataforma por un Nuevo Modelo Energetico elkarteko kideak, Antoniano aretoan. Urriak 18, larunbata -Egun osoan zehar.   Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Zarauzko I. Azoka, Lege Zaharren Enparantzan. Eguraldi txarra eginez gero, Merkatu plazan. - 10:00etatik aurrera. Janari bilketa egingo dute asteroko banaketarako. - 12:00-13:00. Parte- hartzaileen aurkezpen hitzaldiak. Ondoko eragileek hartuko dute parte: Fiarek, Goienerrek, Emausek, Setemek, Oikokreditek, Abere Babesleak, Coop57-k, Bidezko Merkataritzak, Biolurrek eta Caes kooperatibak. - 13:00. Clownclusiones Virginia Imaz clowunaren eskutik. - 18:00. Oihulari Clown-ek azoka dinamizatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide