'Munduko jangelan' bazkalduko dute aste honetan Zarauzko haurrek

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 13a

Nola bizi diren Senegalen? ekimena borobiltzen joateko herriko haurrekin ekitaldi berria egingo dute aste honetan, Ari arkitektura taldeak antolatuta. Ikastetxe guztietako haurrak Munduko jangelara joango dira, Salberdin parkean dagoen Arima etxe ingurura—eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekuan izango da—. Gaur La Sallekoak bertaratuko dira; bihar ikastolakoak; asteazken eta ostegunean Orokietakoak eta ostiralean Antonianokoak. Orotara, ia 280 haur inguruk  hartuko dute parte. Ekimena bazkalorduan izango da. Haurrak etxearen inguruan eraikiko den Munduko jangelan egingo dute jatordua. Iristean munduko herrialdeak zozkatuko dituzte, eta haur bakoitzari munduko herrialde bat egokituko zaio. Bertan jaiotzea tokatu balitzaio bezala "bazkalduko" du. "Berdin bazkaltzen al dute europako edo afrikako haurrek? ura ba al dago guztientzat? eta asian arroza denentzat? zer gertatzen da mugak zeharkatu nahi baditugu?", halako galderei erantzungo diete. Amaieran fitxa didaktiko bat emango zaie haurrei, haien ikastetxetan lanean jarraitu ahal dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide