Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarrenez antolatu dute Zestoako, Azkoitiko eta Azpeitiko erretiratuak biltzen dituen eguna Duintasuna ez da oparia lelopean. Aurten Zestoan izan da, eta ongietorriaren ondoren, Ekainberriko erreplika bisitatu eta pintxo-potea egon da herriko kiroldegiaren aurrean. Bitartean, ia 140 pertsona inguru bildu dituen bazkarirako paella prestatu dute.