[caption id="attachment_112359" align="aligncenter" width="300"]

Azpeitiko eta Azkoitiko ordezkariak, klubeko babesleen ordezkariak eta Maier Lizaso, Iraurgi SBko lehendakaria babesle berriaren aurkezpenean. (Miriam Tamayo/Hitza)[/caption]
Azpeitia-Azkoitia Iraurgi Saskibaloi Klubeko lehen taldeko babesle berria aurkeztu dute gaur goizean. Babesle hori Sammic enpresa azkoitiarra da eta horren izena eramango du hemendik aurrera lehen mailako taldeak.
Sammic enpresako ordezkariak adierazi duenez, orain arte babestu dituzten taldeak "apalagoak" izan dira eta Iraurgi SBko lehen mailako taldea babestearekin "oso gustura" daudela dio.
Klubeko beste hainbat babesleen eta Azpeitiko eta Azkoitiko ordezkariak ere bertan izan dira. Maier Lizaso, Iraurgi SBko lehendakariak adierazi duenez "lan asko eginda dagoen kluba" aurkitu duela dio. Lana "gogor" egiten jarraituko dutela adierazi du "Azkoitian eta Azpeitian hainbeste jarraitzaile sortzen kluba bizirik mantentzeko".
Esther Lizarralde, Azkoitiko alkateordeak klubaren atzean dagoen "lan" eta "ahaleginak" azpimarratu nahi izan ditu: "Bertan, kirol taldearen balioa sustatzen da eta hori merezi onezkoa dela iruditzen zaigu". Bestalde, berdintasunaren bidean "urratsak" ematen ari direla esan du: "Klubean emakumeen presentzia gero eta handiagoa da. Klubeko lehen mailan emakumeen talde bat ikustea guztatuko litzaidake".
Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkateak, klubeko taldeek bailara "sustatzen" ari direla eta Lizaso klubeko lehendakaritzat hartzea erabaki "oso ona" izan dela aitortu du.