Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak eta Dendartean antolatu dute Merkataritzara zuzendutako hondakinen prebentziorako tailerra izeneko ikastaroa. 14:30etatik 16:30etara iraungo du eta bertan parte hartzeko astelehenean baino lehen eman behar da izena. Izen ematea 943-025673 telefono zenbakira deituz edo ondorengo helbidera mezu elektronikoa bidaliz egin daiteke: bertan.azpeitia@gmail.com.
Honako hauek dira ikastaroan jorratuko diren gaiak:
- Hondakinen prebentzioak beraien jardueretan duen ahalmena zein den ezagutzea.
- Proposatutako Praktika egokien gidaren bitartez, beraien jardueretan jarraitu daitezkeen praktika egokiak eta hauek nola ezarri ulertzea.
- Praktika egokiak eta hauen ezarpenaren inguruko esperientzia ekarriz proposatutako gida aberastea.
- Erosketa ohitura iraunkorrago batzuen bidean duten paperaren inguruan sentiberatu, eta beraien saltokietan ezarri daitezkeen praktika egokien inguruko eginbide publiko bat lortzea.
- Praktika egoki hauen ezarpenak bezeroen aurrean izan daitezkeen onurak ulertzea, erosketa erabakien aurrean erreferente bezala bilakatuz.