Ezin dira erabili Azpeitiko Ingurugiro Museoaren haur parkeko jolasak

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 10a

[caption id="attachment_112327" align="aligncenter" width="300"]IMG_0512 Udalak Ingurugiro museoaren parkeko jolasak itxi ditu (Argazkia: Azpeitiko Udala)[/caption] Azpeitiko Udalak adierazi duenez, haur parkeko txirristen egoera "txarra" da eta "haurren segurtasuna bermatzeko" itxita mantenduko dira. Jolasak ahalik eta azkarren aldatzeko eskaera egin dio udalak Eusko Jaurlaritzari. Ingurugiro Etxea, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean sortu zuten 1999. urtean. Udalak dioenez denbora horretan "lan handia egin da ingurumenagatik, bai bertraino joaten diren pertsonekin eta ikastetxeetatik joaten diren haur eta gazteekin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide