Sasoian.info
Bera Bera talde donostiarrak Andrea Zaldua Urresti jokalari zarauztarraren formazio eskubideak bereganatu ditu, Zarautz Kirol Elkartearekin akordio batera iritsi ondoren. Edonola ere, aurtengo denboraldian zilarrezko mailan dagoen Aiala Zarautzen jokatuko du utzita.
18 urteko ezker alboko jokalaria da Zaldua, eta Bera Berako ohorezko mailako taldearekin osatu du denboraldiaurrea. Horrez gain, astelehenetik ostegunera Bidebietan entrenatzen da, Aitor Etxabururen gidaritzapean, eta ostiraletan, berriz, Aiala Zarautz taldearekin, egun Martin Larrañagak zuzentzen duena.
Bera Bera taldeak bere webgunean azaldu duenez, "1,80 metroko altuerarekin, bere jokuan kanpoko jaurtiketa da azpimarragarriena eta etorkizun oparoa du, izan ere, orain arte internazionala izan da eta bizkarrean izan dituen arazo batzuk junior mailako selekzioarekin burutu behar zuen lehenengo konzentrazioan parte hartzea galderazi diote, egun Maitane Etxeberria betetzen ari dena".
Hitzarmen honekin bi klubek uste dute "Andrea Zalduaren garapenerako hoberena lortzen" dela; hau da, entrenamendu daioak eta lagunartekoak Bera Berako lehenengo taldearekin eginez, eta lehiako minutuak Aiala Zarautzekin. Hala ere, argi utzi dute Donostiako jokalariren batek epe luzeko lesioa izanez gero, Bera Berak Zaldua deitzeko aukera izan dezakeela.