Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketa jokatuko da asteburuan Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 10a

argazki200 Sasoian.info
Zarauzko Hondar-Kayak elkarteak eta Gipuzkoako Piraguismo Federazioak elkarlanean antolatuta, elkartearen egoitza parean jokatuko dute txapelketa; hau da, Gurutze Gorriaren aurrealdean. Bihar 09:45ak aldean ekingo diote lehiari, eta eguerdian atsedenaldia egin ondoren, 19:00ak arte jarraituko dute. Lehen jardunaldia biribiltzeko, Espedizioa Patagonia muturrenekoan film dokumentala emango dute Modelo aretoan, 20:00etan. Igandean ere 09:45ak aldean abiatuko dute bigarren jardunaldia: finalerdiak eta finalen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide