Sasoian.info
Joanes Ederrak utzitako lekua betetzera dator errugbiko jokalari argentinarra. Zuzendaritza taldea uda osoa eman du lanean jokalari bat ekartzeko, eta hainbat arazoren ondoren, senior taldean hasiko da jokatzen. Lucas Panichelli (1991/03/04) CASIko lehen taldean aritu izan da orain arte, Babyauto Zarautz K.Eko bigarren entrenatzaile Facundo Orive bezalaxe. Zarauzko taldeak aditzera eman duenez, luxu bat da galako jokalari bat taldean izate. Bestalde, 18 urtetik azpiko taldearen bigarren entrenatzaile moduan ere arituko da, eta eskolaz eskola ere ibiliko da errugbi eskolarekin. Klaseak ematen lagunduko du, orain arte lan honetan ibili direnekin.