[caption id="attachment_112261" align="aligncenter" width="300"]

Oier Korta izango da Zumaiako EAJko alkategaia. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Gaur aurkeztu du Zumaiako EAJk udal hauteskundeetarako alkategai berria eta Kortaren "lanerako gaitasuna eta zumaiarrenganako hurbiltasuna" azpimarratu dute. Hautagaiak "ilusioz, gogoz eta erantzunkizunez" hartu du erronka berria. "Pertsonak, horien duintasuna eta ongizatea izango dira gure proiektuaren ardatz nagusia" zehaztu du. Horretarako, Zumaiak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar dituela uste du Kortak. "Sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak. Planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko eta zumaiarron ongizate maila eta etorkizuna bermatzeko".
Oier Kortak Zumaiako
Birziklapena bai, atez atekoari ez plataforman parte hartu du azken urtetan. "Zumaian hondakinen bilketa sistemaren inguruko herri mugimenduan ikasi dut egitasmoak aurrera ateratzeko adostasuna beharrezkoa dela. Horretarako, aurrean dagoenari entzun egin behar zaio eta hori egiten jarraituko du herrigintzan ere; zumaiarrei entzuten". Ildo horretan, Kortak aurreratu du lantaldea osatzen ari dela Zumaiak dituen behar eta erronkak aztertzeko. "Ateratzen ditugun ondorioak eragileekin eta sektoreekin partekatuko ditugu, beren ekarpenak ere jasotzeko.