Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Goiko Kaleko festen 10. urteurrena ospatzeko Goiko Kaleko Festa Batzordeak biharko bazkari bat antolatu du Balea Elkartean; babarrun jana egingo dute ban. Bapo jan ondoren, urtero bezala Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea joango da bazkalostean giroa alaitzera. Bertan izan nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Turismo Bulegoan eta Kultur Etxean 10 eurotan. Gaur izango da horiek erosteko azken eguna.
Duela hamar urte lagun koadrila bat bildu zen Goiko Kaleko festak biziberritzeko asmoz. 2004an antolatu zituzten jaiek egun eta erdi iraun zuten, eta urtez urte festa asteburu osora luzatzea lortu dute. «Izerdi askorekin lortu dugu gure ametsa: gure Goiko Kalea urtean behin bada ere biziberritzea. Ez da marka makala gurea! Hamarkada oso bat ametsetan. Ospatu beharko dugu, ezta?», bota dute gonbidapena.
Jaien 10. urteurrena ospatzeko festa formatua aldatu eta ospakizun eder bat egitea erabaki du Goiko Kaleko Festa Batzordeak. «10. urteurrena ospatu nahi dugu eta Goiko Kalean ondo dakigun moduan egingo dugu, mahaiaren bueltan eta musika lagun dugula. Hamar urte hauetan gure ametsa egia bihurtzen lagundu digutenak ere gure alboan nahi ditugu urteurrrena ospatzeko».