Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresentzat nazioartekotzea beren negozio bideak zabaltzeko aukera aproposa izan daiteke. Horregatik, Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak datorren ostegunerako Aukerak eta trabak industria sektoreko enpresentzat Alemanian hitzaldia antolatu du. Bertan, Alemaniara esportazio prozesu bati hasiera emateko kontutan izan behar diren arlo garrantzitsuak azalduko dituzte. Helburu nagusia alde batetik, Alemaniak dituen berezitasunak ezagutzea da; bestetik, esportazio prozesu arrakastatsu bat bermatzeko Alemaniak industria sektorean eskaintzen dituen negozio aukerak zehaztea da.
JL5 Gestion Internacionaleko sustatzaile eta industria injineru Javier Luquek emango du saioa. Ostegunean 09:00etatik 16:00etara izango da saioa Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzak. Bertan parte hartu nahi dutenek 943-890808 telefonora hots egin edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzita eman dezakete izena.
Hurrengoa da saioko gaitegia:
- Zer ezaugarri ditu Europar Batasuneko merkataritzak?
- Alemania: euskal enpresentzat funtsezko merkatua.
- Zein bide ditu euskal enpresak bere produktuak Alemanian sartzeko?
- Zer eskatzen du erosle alemaniarrak?
- Zein aspektu hartu behar ditut kontutan produktu berri bat Alemania bezalako merkatu egonkorretan sartzeko?
- Nire enpresako funtzionamendua alemaniarraren eskakizunei egokitu.
- Azter dezagun kasu praktiko bat: Polietilenozko Film ekoizlea.