Arrantza lehiaketa egingo du Zumaiako Anadek igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 9a

Jaurtiketako arrantza lehiaketaren 61. aldia antolatuko du Zumaiako Anade Elkarteak igande honetarako (urriak 12). Arrantza elkarteen artean jokatzen da, eta aurten ere Iñaki Espilla zenaren oroimenez egingo da. Lehiaketa goizeko 09:00etatik 14:00etara jokatuko da. Parolbidean leku zenbakidunak egongo dira; eta Santiagoko hondartzatik Izustarrira, eta Itzurundik Parolpera, libre.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide