Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hamar artelan proiektu diruz lagunduko ditu Zumaiako Zuloagako Z Espazioak, eta datorren urteko irailean erakusketan aurkeztuko ditu. VEGAP fundazioarekin egin du hitzarmena, lehiaketa deitu eta proiektu onenak babesteko. Guztira 405 proposamen jaso dituzte, bost kategoriatan banatuta: arte plastikoak, argazkigintza, diseinua, ilustrazioa eta arte adierazpen berriak. Ataleko bina proiektu aukeratu dituzte, eta bakoitzak 8.000 euro jasoko ditu.