Urriaren 25ean eta 26an Zezen Beltzen VI. Asteburua izango da Azpeitian, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Urriaren 25ean (larunbata) 17:00etatik aurrera zezen jolasak egingo dituzte zezen plazan. Bertan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera jarri dute, info@zezenbeltz.com helbidera idatzita edo elkartearen Facebook orrian.
Zezen jolasak Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatuko dituzte, honako jolasak jarriz: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... "Jolasak egin ahal izateko jendea behar dugu. Horregatik, herriko eta inguruko gazteak animatu nahi ditugu izena ematera, kuadrilak edota norbanakoak", esan dute Zezen Beltzekoek. Zezen enbolatuak eta txikiak izango dira, eta sariak banatuko dituzte.
Zezen jolasetan parte hartzeko 16 urtetik gorakoa izan beharko da.