Elosuko feriara autobus zerbitzua antolatu dute Azkoititik

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 9a

Igandean da Elosuko mendiko ganadu azoka. 09:00etatik 20:00ak bitartean Azkoititik autobusak egongo dira Elosura joan eta itzultzeko. Azkoitiko Udalak antolatu du zerbitzua eta doan izango da. Autobusak bi tokitan izango du geltokia: Eroski txikiaren aurrean eta gasolindegiaren aurreko autobus geltokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide