[caption id="attachment_112125" align="aligncenter" width="300"]

Festetako argazki zaharrak bildu nahi ditu udalak. (Iturria: Orioko Udala)[/caption]
Orioko Udalak bere argazki zaharren fondoa osatu nahi du eta San Nikolas eta San Pedro jaietako argazki zaharrak bildu nahi ditu; 1980tik atzerakoak. Horretarako oriotarrei laguntza eskatu die udalak eta etxean dituzten argazkiak miatu eta ezaugarri horiek betetzen dituztenak hilaren 31 baino lehen Kultur Etxera eramateko eskatu du. Bertan, Imanol Urkizu udal langileak argazkiak eskaneatuko ditu eta ondoren ekarri dituenari itzuliko dizkio.
Udalak jakinarazi du argazki horiek festetako programa egiteko, udalaren argitalpeneren batean edo erakusketaren batean erabili ditzazkela. Beraz, oriotarrak beren argazkiak uztera animatu nahi ditu.