Jon Maia Kanadan da, historia kontalari, bardo eta inprobisatzaileen topaketetan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 9a

Gaur hasi eta larunbata bitartean, Kanadan, Eskozia Berrian, munduko historia kontalari, bardo eta inprobisatzaileen topaketak egingo dituzte. Jon Maia zumaiarrak han parte hartuko du, hiru ekitalditan. Gaur haurrei zuzendutako emanaldi bat egingo du. Bihar, berriz, Bertsolari filma emango dute eta jendearen galderei erantzungo die Maiak. Larunbatean mahai inguru batean parte hartuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide