Azpeitiko Berdura Plazako obrak geratu egin dira bertan amiantoa aurkitu dutelako

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 8a

Urola Erdiko Mankomunitateko egoitza berriaren berrikuntza lanak geratu egin ziren uztailaren amaieran, izan ere amiantoa aurkitu zuten Berdura Plazako teilatuan. Udalak uztailean eskatu zuen amianto hori kentzeko eta lanekin jarraitzeko baimena, baina oraindik ez da iritsi eta zain daudela adierazi dute. Amiantoa asko erabili izan da eraikuntza lanetan, baina zuntz horren erabilera debekatuta dago 2002. urtetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide