Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontzertua Soreasu Antzokian izango da 13:00etan. Zinema musikal moten barnean izan diren pelikula garrantzitsuenak egongo dira bertan.
Zine emanaldiarekin egiten duen lehenengo kontzertua da Azpeitiko Udal Musika Bandarena. Bertan, hainbat bakarlari izango dira kontzertuaren protagonistak: Jon Ibarzabal tronpeta-jotzailea, Nerea Gurrutxaga flauta jotzailea, Eñaut Frantsesena oboe-jotzailea, Alaitz Ruiz tronpeta saxofoi tenorearen jotzailea eta Borja Eizagirre saxo altuaren jotzailea. Unai Frantsesena izan da filma hauen argitaratze lanak egin dituena.
Guztira 26 Oscar sariak biltzen dituzten pelikulak izango dira bertan:
- "An American in Paris", Vicente Minnellik 1951ean zuzendua, 6 Oscar sari zituen filma da.
- "West Side Story", J. Robbins eta R. Wisek 1961ean zuzendua, 10 Oscar sari dituena.
- "Mary Poppins", Robert Stevensonek 1964ean zuzendua, 6 Oscar sari zituen filma da.
- "Hello Dolly!", Gene Kellyk 1969an zuzendua, 6 Oscar sari irabazi zituen filma.
- "Chicago", Rob Marshallek 2002an zuzendua, 6 Oscar sari dituena.