Aiako elizan eraberritze lanak abiatu dituzte ikasturte berriarekin batera. Pasa den neguan zimitorioko habe bat erori zen eta ondorioz zimitorioa itxi behar izan zuten aiarrek arriskurik izan ez zezaten. Elizaren egoera aztertu ondoren, zaharberritze lanekin hasi dira. Lehenengo zimitorioko teilatua konponduko dute eta hori bukatutakoan dorrea berritzen hasiko dira.
