Birziklapen etxola Zubimusura lekualdatu dute, Zestoan

Ane Olaizola 2014ko urriaren 8a

[caption id="attachment_112013" align="alignleft" width="300"]Etxola, Subimusun(Zestoako Udala) Etxola, Zubimusun
(Zestoako Udala)[/caption] Orain arte kiroldegi atzean zegoen birziklapen etxola, eta aurrerantzean Zubimusuko ekarpen gunearen ondoan edukiko dute herritarrek. Bertan, aparatu elektroniko eta elektriko txikiak, kotxeko bateriak, CD eta DVD, VHS eta musika kaseteak, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, aerosolak, disolbatzaileak eta garbiketako produktuak, toner tinta kartutxoak, margoak eta brotxak, motore olioa, fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak utz daitezke. Honen harira, Zestoako Udalak adierazi du hondakin bakoitza dagokion edukiontzira bota behar dela, eta zalantzarik izanez gero, Zestoan Garbi bulegora joan behar dutela. Era berean, gogoratu dute etxola kanpoan edo lurrean hondakinak uztea debekatuta dagoela. Bolumen handiko hondakinak utzi nahi izanez gero, EMAUSek etxean jasoko ditu, eta horretarako 656-78 95 74 telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide