Bisita gidatuak egingo dituzte Azkoitian eta Azpeitian(Iraurgi Lantzen)[/caption] Udazkenari bultzada turistikoa emateko asmoz abiatu dute egitasmoa Iraurgi Lantzenek, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak eta Debagoieneko Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. "Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean" ezagutzeko asmoz bisita gidatuak egingo dituzte Urola Erdiko, Debagoienako eta Urola Garaiko 16 lekuetara, "XVI. mendea eta Loiolako San Inazio ardatz moduan hartuta". Antolatzaileen arabera, "lurraldeari estuki lotutako" eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ezagutu ahal izango dituzte, "ez daudelako jendearentzat irekiak edo ez daudelako haiek erakusteko baliabiderik". Azkoitian, esaterako, San Jose ermita eta Iraurgiko San Martin ermita ikusi ahal izango dira, eta Azpeitian Bakardadeko kapera edo Madalenako Ospitalea. Hain zuzen, Bakardadeko Kaperan (Sebastian Donearen Eliza Nagusian) larunbat honetan egingo dute bisita gidatua, 12:00etan. Madalenako Ospitala, berriz, urriaren 19am eta abenduaren 13an ezagutu ahal izango da, 12:00etan. Azkoitikoei dagoekienez, Iraurgiko San Martin ermitan azaroaren 15ean eta 23an izango dira bisitak, 12:00etan, eta San Jose ermitan, Errebalean, azaroaren 2an eta abenduaren 7an egingo dituzte, 12:00etan. Bertara joateko, bisitaren aurreko ostiraleko 12:00ak baino lehen egin behar da erreserba, info@tierraignaciana.com edo www.ignaziotarlurraldea.com helbideetan eta 943-85 11 00 edo 943-15 18 78 telefonoetan. Helduek hiru euro ordainduko dute, eta 12 urtetik beherakoek doan izango dute. Egitasmo "aitzindaria" dela azpimarratu dute antolatzaileek, hiru eskualdeek batera merkaturatzen dutelako euren eskaintza, eta "behe-denboraldian" egiten dutelako. Iaz esperientzia pilotu gisa abiatu zuten programa, eta "positiboki" baloratu dute orduko emaitza.