[caption id="attachment_111980" align="aligncenter" width="300"]

Goiko Kaleko festen 10. urteurrena ospatzeko bazkaria egingo dute. (Egilea: Goiko Kaleko Festa Batzordea)[/caption]
Goiko kaleko Festa Batzordeak larunbarerako bazkaria antolatu du Balea Elkartean, babarrun jana egingo dute. Bapo jan ondoren, urtero bezala Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea joango da bazkalostean giroa alaitzera. Txartelak salgai daude turismo bulegoan eta kultur etxean 10 eurotan ostirala bitartean.
Duela hamar urte lagun koadrila bat Goiko Kaleko festak biziberritzeko asmoz bildu zen. 2004an antolatu zituzten jaiak egun eta erdi iraun zuten eta urtez urte festa asteburu osora luzatzea lortu dute. "Izerdi askorekin lortu dute beren ametsa: gure Goiko Kalea urtean behin bada ere biziberritzea. Ez da marka makala gurea! hamarkada oso bat ametsetan. Ospatu beharko dugu, ezta?" galdegin dute. Horretarako festa formatua aldatu eta ospakizun eder bat egitea erabaki du Goiko Kaleko Festa Batzordeak. "10. urteurrena ospatu nahi dugu eta Goiko Kalean ondo dakigun moduan egingo dugu, mahaiaren bueltan eta musika lagun dugula. Hamar urte hauetan gure ametsa egia bihurtzen lagundu digutenak ere gure alboan nahi ditugu urteurrrena ospatzeko".